Haurrak gurasoen ardurapean egonen dira, parkean pasako duten denbora guzian. Accrobranche parkea 3 urtetik 8 urte arteko haurrentzat eraikia da. Ez dute 1, 40 metro baino gehiago neurtu behar besoak altxaturik eta ez dute 40 kilo baino gehiago pisatu behar, segurtasun arrazoiendako.

Haurrek sentzazio azkarrak ezagutuko dituzte eta plazerra ukanen dute inguru egoki batean jolastea, natura eta itsasoa nahasten duen inguru batean. Taldeak ongi etorriak dira:

-Bakantza zentroak

-Kiroletako klubeak edo elkarteak.

-ALSH ak

-Eskolaurreak.

-Enpresa komitateak.

-Kanpalekuak.

 

 

 

4) Nun gauden:

 

 

Helbidea:

 

Au creux des cimes

Cénitz bidea

64210 Getari.

 

Accrobranche parkea Au creux des cimes « Urrats ttipitik urrats handietarat » Euskal Herrian aurkitzen da, Getarin, Cénitz hondartza norabidean.

Parisen bizitzen bazarete eta Bordaletik pasatzen baldin bazizte A10 autobidea hartuz, Donibane Lohitzunen atera behar zizte. Semaforoan, eskuinerat joan behar zirezte eta Getari artio segitu. Hirugarren semaforoan, Getariko zentroaren norabidea hartzen duzue. Zuzen segitu itsaslabar bidea artio. Itsasbazterreko bidean aurkituko zarete eta bide hori segituz,“ Au creux des cimes” parkerat helduko zarete.

Baionatik heldu baldin bazizte, nazionala10 a hartuz, eskuinerat joanen zarete lehen semaforoan Getarin. Herriko etxearen aintzinean pasako zarete. Zuzen segitzen duzue. Garraiobide zubiaren gainetik pasako zarete. Ezkerrerat itzultzen den bidea hartzen duzue eta itsasbazterrea segitzen duzue. ( paisaia oso ederra: alderbi batetik, Getariko zentroa eta bestetik itsasoa). Itsaslabar bidean zarete jadanik eta bide honen buruan, Au creux des cimes accrobranche parkerat helduko zarete. Aparkaleku bat aurkituko duzue, herriko komunekin. Itsasoaren eta Cénitz hondartzaren bista ukanen duzue.

 

 

5) Gaurkotasuna :

 

Accrobranche parkea «  Urrats ttipitik urrats handietarat » 2013 ko apirilaren bukaeran irekiko da.

 

 

6) Gure prezioak :

 

«  Urrats ttipitik, urrats handietarat » ibilbidearendako :

 

· Pertsona batentzat : 10 euro.

 

· Hamar haurreko talde batentzat : 9 euro haur batentzat.

 

·Hogoi haurreko talde batentzat : 8 euro haur batentzat.

 

· Hogoi eta hamar haurreko talde batentzat : 7 euro haur batentzat.

 

 

7) Kontaktua :

 

Orrialde honetan baldin bazizte, gure gunea jadanik bisitatu eta irakurri duzue.

Telefonoz kontaktatzen ahal gaituzue :

06.58.84.48.42

Erreserbatze, xehetasun eta inskripzioentzat, mail bat igortzen ahal daukuzue:

aucreuxdescimes@gmail.com

Informazioak ukaiteko, gure gunea begiratzen ahal duzue:

http:// aucreuxdescimes.jimdo.com